Matadeixeren 25. urteurrena ospatzeko ekintzak egin dituzte asteburuan

Ihintza Elustondo

Ostiralean, hainbat kontzertu izan ziren Matadeixen, eta igandean, berriz, Bapatean antzerki taldearen Adabaki obra.

Matadeixeren 25. urteurrena ospatzeko ekintzak egin dituzte asteburuan, gune horretan bertan. Ostiralean, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Alex Mendizabalek instalazio kontzertua eskaini zuen. Ondoren, 20:00etan, Peito Castelok Proposamenak izeneko kontzertu isila eta objektu dantzaren erakusketa nahiz aurkezpena egin zituen. 20:30ean, berriz, Mattin igo zen Matadeiko oholtzara, eta hark ere kontzertua eman zuen. Igandean, berriz, Bapatean antzerki taldearen Adabaki antzezlana zuzenean ikusi ahal izan zen, 17:00etatik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide