Herriko jauregiak eta dorretxeak ezagutu dituzte hainbat lagunek

Ihintza Elustondo

Hainbat lagunek parte hartu dute bisitan. (Azkoitiko Udala)

Iraurgi Berritzenek uda sasoirako hainbat bisita gidatu antolatu du, eta horietako aurrena egin dute gaur Azkoitian. Vicente Davilak historialariak gidatuta, herriko jauregiak eta dorretxeak ezagutu dituzte bisitan parte hartzera animatu direnek. 

Uda sasoirako hainbat bisita gidatu antolatu ditu Iraurgi Berritzenen turismo sailak, eta gaur egin dute saio horietako lehena Azkoitian. Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua izenburupean eta Vicente Davilak historialariak gidatuta, herriko jauregi eta dorretxeetatik barrena ibilaldia egin dute bisitan parte hartu duten herritarrek. 11:00etan elkartu dira Santa Maria parrokiaren kanpoaldean, eta pare bat ordu iraun ditu bisitak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide