Udala anbulatorio aurreko espaloia berritzeko lanak ari da egiten Jausoron. Espaloia egoera "kaskarrean" egoteaz gain, alde batean osasun zentrorako "sarrera-irteerak zailtzen zituzten mailak" zeudela adierazi du udalak.
Jausoron egiten ari diren lanekin espaloia berdinduko dute, zerbait zabaldu, eta hainbat eskailera maila kendu dituzte. Udalak adierazi duenez, esku-hartzearen helburua da "irisgarritasuna hobetzea, erorketak saihestuz eta gunea erosoagoa" eginez. Lanek 19.021,89 euroko aurrekontua dute.