Bizkargi musika eta dantza eskolako perkusio ikasleek ikasturte amaierako entzunaldia eskaini dute gaur, osteguna, Elkarguneko 'Herriko Plaza' aretoan. 2020-2021 ikasturtea ixteko antolatu du Bizkargi eskolak entzunaldia, eta aretoa bete egin da egungo edukiera neurrietan.
Hamabost txandatan banatuta, hamazazpi ikasle igo dira Elkarguneko oholtzara bateria, nahiz danborrak astintzera. Erromeria giroko abestiak nahiz rock estilokoak eskaini dituzte ikasleek. Musikariak, ordea, ez dira izan arratsaldeko protagonista bakarrak; izan ere, arin-arin eta fandago abestietan Errezilgo Dantza Suelto Txapelketa irabazi duten Bizkargi eskolako Nora Aizpuru eta Iker Zabala dantzari azpeitiarrek oholtza gainean dantza egin dute.