ISBk klubeko kamiseta eman dio Azkoitiko Udalari

Andoni Elduaien

Javier Zubizarreta eta Jose Luis Zubizarreta. (Argazkia: udala)

Jose Luis Zubizarreta Iraurgi Saskibaloi Taldearen kirol zuzendariak aurtengo lorpenetan erabili duten elastikoa entregatu dio gaur, osteguna, Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateari, jokalari guztien sinadurarekin. Juaristi ISBko jokalariek kamiseta laranja erabili zuten kantxan Zilarrezko LEB Ligako Kopa irabazi zutenean eta Urrezko LEB Ligarako igoeran.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide