Bihartik aurrera berriz ere Bizenta Mogel 5 paretik abiatuko da Urbanue

Aitziber Arzallus

Urbanue herri barruko autobusa.

Aurrerantzean, eskoletako ordutegira egokitutako zerbitzua 8:45ean abiatuko da Bizenta Mogel 5 geltokitik.

Bizenta Mogel kalean egiten ari ziren lanak amaitu dituztenez, bihartik aurrera Urbanuen eskoletako ordutegira egokitutako zerbitzua ohiko orduan eta lekuan hasiko da. Hau da, 8:45ean Bizenta Mogel 5 geltokitik abiatuko da.

Duela hilabete inguru, Bizenta Mogel kalean hainbat lan egin behar zituztela eta, kale horretako geltokia aldi baterako kendu egin behar izan zuten, eta harrezkero, Trenbidearen Zumardia 9 paretik abiatu izan da zerbitzua. Bihartik aurrera, betiko orduan eta betiko lekutik irtengo da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide