Proiektua gauzatzeko aurreikusitako hiru aurreratze tarteetatik lehena egiteko lanei ekin diete gaur. GI-631 errepidea hobetzeko proiektuak, guztira, 45,5 milioi euroko aurrekontua du, eta gaur hasi dituzten zatiko lanek 7.759.602 eurokoa. Hamabost hilabeteko iraupena izango dute lanek.