Xabier Munibe Ikastolaren atariko karpa apurtu dutela salatu du udalak

Ihintza Elustondo

(Argazkia: Azkoitiko Udala)

Erakundeak azaldu duenez, karparen olana apurtu dute asteburuan. "Mesedez, zaindu ditzagun guztionak diren espazioak eta baliabideak", adierazi du.

Azkoitiko Udalak salatu duenez, Xabier Munibe Ikastolako jolastokian dagoen karparen olana apurtu dute asteburuan. Gertaera gaitzetsi eta halakorik berriro ez egiteko eskatu du erakundeak. "Mesedez, zaindu ditzagun guztionak diren espazioak eta baliabideak", adierazi du udalak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide