Bertsolari gazteek 'Zapla' zirkuituko bertso saioa eskaini dute Abaraxkan

Andoni Elduaien

18:00etan hasi da bertso saioa, eta ordu eta erdi iraun du. Hainbat lagun elkartu da Abaraxka aterpetxean, bertsolari gazteen bertsotarako jarduna bertatik bertara jarraitzeko.

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak abian du Zapla bertsolari gazteen zirkuitua, eta gaur, igandea, zirkuituko bigarren saioa egin dute Abaraxka aterpetxean. Bertsozale Elkarteak bederatzi bertsolari gazterekin eta horien bertso eskolekin elkarlanean antolatu du zirkuitua –tartean da Erniarraitz bertsozale elkartea– bertsolari gazteen plazaratzea sustatzeko asmoz.

Joan den asteburuan egin zuten lehen bertso saioa, eta gaur egin dute bigarrenaAzkoitian. Iker Ormazabal, Oihana Arana, Aner Euzkitze eta Miren Amuriza bertsolariak aritu dira bertsotan. Gai-jartzaile lanak, berriz Jeni Galdosek egin ditu. Hainbat lagun elkartu da arratsaldean Abaraxkan bertsolari gazteen saioa ikusteko, eta nola ez, bertsolaritzaz gozatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide