Etxegabetze bat gelditzeagatik 30.000 euroko isuna ezarri diote Etxebizitza Sindikatuari. Urtarrilean, hamabost bizilagun etxegabetu zituen Gasteizen. Etxebizitza Sindikatuak diru bilketa kanpaina bat abiatu du uztailaren 16ra arte.
Hain zuzen ere, isunari aurre egiteko, elkartasun zozketa bat antolatu dute Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sarearekin batera. Gertakari horien aurrean, Azkoitiko Gazte Asanbladak ere elkartasuna adierazi nahi dio Etxebizitza Sindikatuari.