Ekainaren 19an Madrilen Saharar herriaren alde egingo duten askatasunaren aldeko martxan parte hartzeko autobusa antolatu dute eskualdean. Sahararen alde lan egiten diharduen Darahli elkarteak antolatu du autobusa Madrilera joateko.
Madrilera joateko izen-emate epea zabaldu du dagoeneko Darahli elkarteak. Hain zuzen ere, ekainaren 12a baino lehen eman beharko da izena darahlizumaia@gmail.com e-postara mezua idatzita edota 605 70 14 63 telefono zenbakira deituta.
Zumaiako Garoa tabernaren paretik abiatuko da autobusa ekainaren 19an, 04:45ean. Handik Zestoarako bidea hartuko du, 04:55ean Arozena geltokiaren parean zestoarrak jasotzeko. Azpeitian anbulatorioaren aurrean egingo du geldialdia autobusak 05:05ean, eta Azkoitian, Eroski txikiaren parean, 05:10ean. Madrilgo martxa amaitu bezain laster, 17:00etan, itzulerako bidaia egingo du autobusak. Bidaian, une oro maskara jantzita izatea nahitaezkoa izango dela jakinarazi du Darahlik.