Udako marrazketa ikastaroan izena emateko epea, zabalik

Andoni Elduaien 2021ko eka. 2a, 13:00

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitartean egingo dute marrazketa ikastaroa Elkargunean. Gorka Larrañaga artista azkoitiarrak zuzenduko ditu saioak.

Azkoitiko Udaleko Gazteria sailak eta Elkarguneak udako marrazketa ikastaroa antolatu dute. Ekainaren azken astelehenetik uztailaren lehen ostiralera bitartean –ekainak 28tik uztailaren 2ra– iraungo du ikastaroak Elkargunean. 10:00etatik 12:00etara bitarteko bost saio egingo dituzte Gorka Larrañaga artista azkoitiarrak zuzenduta.

Ikastaroa LH4tik DBH4ra bitarteko ikasleentzat antolatu dute. Ikastaroan parte hartzeko izen-ematea irekita dago, eta ekainaren 18ra arteko epea jarri dute horretarako. Honako lotura honetan eman daiteke izena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide