Ondasun higiezinen gaineko zerga ekainaren 4an kobratuko du udalak

Andoni Elduaien

Helbideratuta dutenei ekainaren 4an kobratuko diete. Helbideratu gabeko erreziboak, aldiz, postaz bidali dituzte eta oraindik jaso ez dutenek udalera jo beharko dute.

Azkoitiko Udalak jakinarazi du, erreziboak helbideratuta dituztenei datorren ekainaren 4an Ondasun higiezinen gaineko zerga kontu korrontetik kobratuko zaiela. Helbideratu ez diren erreziboak posta arruntaz bidali dituztela adierazi du; erreziboa posta bidez jaso ez dutenek, aldiz, udaleko Harrera Bulegoan eskau beharko dute. Erreziboak ordaintzeko borondatezko epea uztailaren 1ean amaitzen dela nabarmendu du udalak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide