Hainbat zuhaitz bota ditu bart gaueko ekaitzak

Aitziber Arzallus

Oteiza frontoien inguruan pare bat zuhaitz erori ziren eta Aizpurutxoko kalean argindarrik gabe gelditu ziren.

Sekulako ekaitza bota zuen bart gauean; ordubetean 700 tximistatik gora erori ziren Gipuzkoan. Euskal Herriko txoko gehienetan izan zuen eragina ekaitzak, baita Azkoitian ere. Udaltzaingoak Maxixatzeni azaldu dionez, Oteiza frontoien inguruan pare bat zuhaitz erori ziren, "nahiko handiak", eta Aizpurutxon, berriz, kalean argindarrik gabe gelditu ziren. Irudian ageri dena Azkoitiko bizilagun batek tximista bati ateratako argazkia da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide