Bukatu da Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketa. Aurtengo txapela Ekain Tolaretxipi hernaniarrak irabazi du eta txapeldunorde gelditu da Naia Arrizabalaga azkoitiarra. Hala, biek Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketan parte hartzeko aukera eskuratu dute.
Aurretik lau kanporaketa jokatu ostean, atzo izan zen finala Urnietako Saroben. Sei bertsolarik parte hartu zuten saioan, lau kanporaketetako irabazleez gainera, puntuazioz sailkatutako beste bi bertsolariak: Naia Arrizabalaga azkoitiarraz gainera parte hartu zuten Amets Aizpuruak, Joar Garatek, Nerea Isusik, Ekain Tolaretxipik eta Jon Mendiluzek.
Gai jartzaile aritu zen Eresti Oiarbide, eta epaile lanetan egin zituzten Leire Belokik, Zigor Leundak eta Amaia Otxotorenak.