Iban Garcia azkoitiarraren lana saritu dute aurtengo Euspot iragarki laburren lehiaketan. Amaia Renobales durangarrarekin batera ondu duen iragarki bati esker, Euspot lehiaketako publikoaren saria eta musika sinkronizazio onenaren sariak eskuratu ditu bikoteak. Lehiaketan aurkeztutako 87 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako hamabost finalistak ikusi ahal izan zituzten atzo Aretxabaleta egindako sari banaketa ekitaldian.
Publikoaren saria eskuratzeko, sarean 3.000 boto baino gehiago jaso ditu Garciak eta Renobalesek egindako iragarkiak; 'Nondik datorren jakin' lanagatik 500 euro jaso dituzte. Musika sinkronizazio onenaren saria ere eskuratu dute, iragarkiaren musika egokitasunagatik eta originaltasunagatik; beste 300 euro ere jaso zituen bikoteak.
Hona hemen iragarkia: