Artelan zentroko Txelo Arangoren 24 ikaslek egindako lanak ikusgai izango dira Elkarguneko erakustokian, datorren ostiraletik hilaren 27ra bitartean. Hilaren 18an, 19an, 20an, 25ean, 26an eta 27an egongo da zabalik erakustokia. Ostiraletan 18:00etatik 20:30era egongo da zabalik Elkarguneko erakustokia; larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era; igandetan, berriz, 12:00etatatik 14:00etara egongo dira ikusgai artelanak.