Bihar, maiatzeko azken asteazkena, egingo dute Azkoitiko Udal ordezkariek ohiko udalbatzarra. 19:00etan izango da bilkura, udaletxeko areto nagusian, eta hainbat izapide izango dituzte hizketagai; besteak beste, bi kreditu aldaketa, kontratu luzapen bat eta ordenantza fiskalen aldaketa onespena.
Honako hau da biharko bilkurako gai zerrenda:
1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko udaleko 2 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
3.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Zubiaurre-Elkargune Institutuko 2 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
4.- Azkoitiko Udalerriko kale garbiketa zerbitzu kontratuaren bigarren luzapenaren onespena.
5.- 2021eko Ordenantza Fiskalen aldaketaren onespena, ostalarientzat mahai, mahaitxo, aulki, zoladura, loreontzi, itzalkin edo antzeko instalazioengatik dagokien tasetan Covid 19 gaitzaren krisiaren ondorioz aparteko hobarien inguruan.
6.- Behin betiko onespenen berri ematea.
7.- Aurrekontuari buruzko informazioa.
8.- Galde-erreguak.