Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak manifestazioa egingo du datorren larunbatean, maiatzak 29, Donostian. Alderdio-Ederretik abiatuko da manifestazioa, 17:00etan. Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak manifestazioan parte hartzeko dei egin die azkoitiarrei.
Hiru urteko mobilizazioen ostean, "lortutako konkistak borrokatu" egin behar direla uste dute mugimenduko kideek, eta "pentsio publikoak, duinak, bidezkoak eta nahikoak" bermatzeko "pauso irmoak" ez direla eman salatuko dute manifestazioan.
Pentsiodunen mugimenduak "beharrezkotzat" jo du manifestazioa egitea. "Pentsioak murrizten ari diren 2011ko eta 2013ko erreformek zutik jarraitzen dute". Era berean, Toledoko Itunaren azken erabakien ostean, "prekarietatea, desberdintasuna eta pobrezia" areagotuko dituzten murrizketa berriei "ateak ireki" egiten zaizkiela uste dute.