Banatu dituzte I. Rina Cabeza ipuin eta olerki lehiaketako sariak

Nerea Uranga

Rina Cabeza I. Ipuin eta Olerki Lehiaketako sari banaketa. (Argazkia: Xabier Munibe Ikastola)

Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolak I. Rina Cabeza ipuin eta olerki lehiaketa antolatu zuen, eta gaur, LGTBIQ+fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean, banatu dituzte sariak.

Xabier Munibe Ikastolak I. Rina Cabeza ipuin eta olerki lehiaketako sariak banatu ditu gaur, LGTBIQ+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean. LGTBIQ+, guztiok eskubide berdinak, guztioi errespetu berdina gai hartuta egin dute literatur lehiaketa, eta partaidetza librea izan da. Bi mailatan banatuta eman dituzte sariak; zehazki, Amaitz, Hizki, FK Kopistegia eta Graphics dendetan gastatzeko erosketa bonoak.

Sarituak honako hauek izan dira: A kategorian, lehen saria Kira Bastarrikak eta Laia Uribetxeberriak irabazi dute, Zebra bat ote naiz? lanarekin, eta bigarren saria Enora Sanchezentzat izan da, Olerkia izenburuko lanarekin. B kategorian, berriz, lehen saria Kanu Min-entzat izan da Adiskidetasun transexual lanagatik, eta bigarren saria, Xuban Andolak jaso du Bizitzeko pausoak izenburuko lanarekin.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide