Azkoitiko palistek 0-3 irabazi dute Errenteriaren aurkako final-zortzirenetako joaneko partida

Anartz Izagirre 2021ko mai. 16a, 10:30

Buruz buru kantxa osoan, zazpi koadroen barruan eta binakakoan aise nagusitu ziren Azkoitiko palistak, eta atzoko partidarekin final-laurdenak gertuago dituzte azkoitiarrek.

Indartsu hasi dute Azkoitiko palistek 2021. urteko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Izan ere, atzo Errenterian (Gipuzkoa) jokatu zuten final-zortzirenetako joaneko partida, eta 0-3 gailendu ziren azkoitiarrak.

Buruz buru kantxa osoan Iker Epeldek ez zion aurkariari irabazteko aukerarik utzi, eta 2-20 gailendu zen frontoian. Bigarren partidan, binakakoan, Igor Juaristi eta Aratz Zabaleta aritu ziren errenteriarren aurka, eta 16-20 irabazi zuten norgehiagoka. Hirugarren partidan, buruz buru zazpi koadroden barruan, Jokin Aizpuru aritu zen azkoitiarren izenean, eta 3-20 irabazi zuen neurketa.

Final zortzirenetako itzulerako partidak datorren asteburuan jokatuko dituzte Azkoitian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide