Azkoitiko taldeak ez dio nahi bezain hasiera onik eman esku pilotako Herriartekoari. Atzo arratsaldean Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan jokatutako hiru partidak galdu egin zituzten azkoitiarrek: kadeteetan, Etxanizek eta Egañak 22-14 egin zuten; jubeniletan, Aranbarrik eta Juaristik 22-11; eta seniorretan, Juaristik eta Urangak 22-21. Final zortzirenetako joaneako partidak ziren atzokoak, eta datorren asteburuan Azkoitian jokatuko dituzte itzulerakoak. Txapelketan aurrera egin nahi badute, hiruak irabazi beharko dituzte, tanteo hobearekin.