Ezkurdia final-laurdenetara sailkatu da Peña II.aren aurka Gurean jokatutako partidan

Anartz Izagirre 2021ko mai. 15a, 10:00

Ezkurdia atzo, ostirala, Gurean jokatutako partidan. (Aspe)

Aise irabazi zuen Ezkurdiak Buruz Buruko Pilota Txapelketako kanporaketa, eta 22-6 izan zen partidaren emaitza. Datorren astean Jokin Altunaren aurka neurtu beharko ditu indarrak pilotari nafarrak.

Buruz Buruko Pilota Txapelketako final-laurdenetara igaro da Ezkurdia atzo, ostirala, Peña II.ari 22-6 irabazita. Gurea pilotalekuan jokatu zuten norgehiagoka, ikuslerik gabe, eta arbizuarra aise nagusitu zen kantxan; tolosarrari ez zion txapelketan aurrera egiteko aukerarik utzi. Datorren igandean, hilak 23, Ezkurdiak Jokin Altunaren aurka neurtu beharko ditu indarrak, Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko den partidan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide