Azkoitia Gukaren zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Irabazi' antzezlanerako sarrerak

Maxixatzen.eus

Bihar, larunbata, Jon Plazaola aktoreak Baztartxon taularatuko du Txalo Produkzioak ekoiztetxearen lana, 19:00etan. Azkoitiko Udalak emanda, bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxizatzenek zozketan parte hartu duten bazkideen artean.

Azkoitiko Udalaren laguntzaz, Maxixatzenek bihar, larunbata, Baztartxo antzokian Irabazi antzezlana ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Asko izan dira zozketan parte hartu duten bazkideak, eta guztien artean zozketa egin ondoren, Maribi Benitez eta Sorkunde Lekuona bazkideak izan dira bina sarrera irabazi dituzten bazkideak. Irabazleek, bihar, Baztartxo antzokiko leihatilan jaso ahal izango dituzte sarrerak kontzertua hasi aurretik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide