'Comikazes' bakarrizketa saiorako sarrerak dagoeneko eros daitezke

Aitziber Arzallus

Saioa maiatzaren 22an izango da Baztartxon, 19:00etan hasita, eta Entradriumen webgunean eskuratu daitezke sarrerak, zortzi euroren truke. 

Maiatzaren 22an Comikazes gaztelerazko bakarrizketa ikuskizuna eskainiko dute Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita, eta saiorako sarrerak Entradiumen webgunean eros daitezke, zortzi euroren truke. Comikazes taldea eskarmentu handiko bost umoregilek osatzen dute; Iñaki Urrutiak, Juan Solok, Don Maurok, Karimek y Richard Salamancak, hain zuzen. Ikuskizuna berritzeko eta indartzeko xedez, emanaldi bakoitzerako testuak aldatu egiten dituzte komikoaren eta egunaren arabera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide