Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Sailak eguerdian jakinarazi du Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen bidegorria bihartik ostiralera arte ixtekoak zirela bidean egin behar zituzten mantentze lanengatik. 07:00etatik 15:00etara bitartean ziren ixtekoak bidegorria datozen hiru egunetan.
Hala eta guztiz ere, Aldundiak duela gutxi adierazi du bidegorrian egitekoak diren lanak atzeratu egingo dituztela, eta ondorioz, bidegorria ez dutela itxiko bihar. Aurrerago jakinaraziko dute bidegorriko lanak noiz egingo dituzten, eta horrenbestez, bidegorria noiz itxiko duten.