Azkoitia Gukaren zozketak

'Irabazi' antzezlana ikusteko sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean

Maxixatzen.eus

Larunbateam 19:00etan hasiko da antzezlana Baztartxo antzokian. Bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute zozketan parte hartzeko.

Datorren larunbatean, maiatzak 15, Txalo Produkzioak ekoiztetxearen Irabazi antzezlana eskainiko dute Baztartxo antzokian, 19:00etan. Antzerkia zuzenean ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute horretarako aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute. (Bazkide zenbakia eremuan, jarri "xxx". Irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Maxixatzenek).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide