Txistu eta piano doinuak, 'Metamorfosia' kontzertuan

Andoni Elduaien

Jende ugari bildu da parrokian Mendizabalen eta Ormazabalek 'Metamorfosia' kontzertua jarraitzeko. Pianoa eta txistua uztartu dituzte bi musikariek Azkoitian.

Garikoitz Mendizabalek eta German Ormazabalek 29. Udaberriko Musikaldiaren barruan kontzertua eskaini dute gaur arratsaldean Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Hain zuzen ere, Metamorfosia deituriko txistu eta piano kontzertua —izen bereko diskoa ondu dute— eman dute Azkoitian.

"Txistuaren eta pianoaren bilakaera" islatu nahi izan dute emanaldian Mendizabalek eta Ormazabalek. Rapsodia txistu eta pianoarentzat (Eduardo Moreno), Txisturako kontzertua (Naji Hakim), Euskal suitea (Tomas Garbizu), Recuerdos de ayer (David Rivas), Basque Anthology (Naji Hakim) eta Hiru ataletako alborada (Eduardo Gorosarri-Ramon Lazkano) abestiak eskaini dituzte parrokian bildu diren ikus-entzuleen aurrean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide