Lur gaineko Euskal Herriko sokatira txapelketaren jardunaldia jokatuko dute zapatuan Azkoitian

Anartz Izagirre

2019ko sokatira txapelketako irudi bat.

Oteiza frontoietako belardietan egingo dute txapelketa, eta bost talde arituko dira nor baino nor gehiago, 17:00etan hasita.

Hasi da dagoeneko Lur gaineko Euskal Herriko sokatira txapelketa, eta bigarren jardunaldia Azkoitian jokatuko dute zapatuan, hilak 8, 17:00etan hasita. 680 kiloko modalitateko norgehiagoka izango da Azkoitian jokatuko dena, eta bost talde arituko dira lehian Oteiza frontoietako belardietan, publikorik gabe. Honako hauek dira txapelketan parte hartuko duten taldeak: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide