Ttipi Ttapa programaren baitan, maiatzean adineko pertsonei zuzendutako bi ibilaldi osasungarri egingo dituzte Azkoitian. Lehena, maiatzaren 6an egingo dute, eta bigarrena, maiatzaren 27an. Hain zuzen ere, bi bi saioetarako izen-ematea irekita dago. Irteerak ostegunetan direnez, aurreko astelehena bitartean eman daiteke izena, eta beraz, maiatzaren 3an itxiko dute datorren asteko ibilaldirako izen-ematea. Parte-hartzea doakoa da, eta begiraleek lagunduta egingo dute parte hartzaileek ibilaldia; izan ere, Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleak izango dituzte laguntzaile.
Interesa duten pertsonek Plaza Ondo jubilatuen elkartean edota udaletxean, Herritarren Arreta Bulegoan, bertara joanda edo 943-08 00 80 telefonora deituta eman dezakete izena. Irteera egunetan topagunea Aizkibel Liburutegia izango da, 10:00etan. Partaideek bi ibilbideren artean aukeratu beharko dute iraupenaren eta zailtasunaren arabera.