Gaur, hileko azken asteazkena izanda, Azkoitiko Udalak apirileko udalbatzarra egingo du 19:00etan hasita, udaletxeko bilkura areto nagusian. Guztira, sei puntuko gai zerrenda jorratuko dute, eta honakoa izango da:
- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
- 2016ko urriaren 5ean emandako enbargo eginbideen inguruko ebazpenak ofizioz
berrikusteko eskaerak ezestea. - 2021 ekitaldiko udal langileen ordainsarien igoeraren onespena.
- Azkoitiko Udalaren 2020-2022 dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketaren
onespena. - Aurrekontuari buruzko informazioa.
- Galde-erreguak.