5 urteko umea, konfinatuta, lehenengo frogan negatibo, zazpi egun bigarren frogara arte. Bitartean, aita Txinan lanean, ama lanera, anaia nagusia eskolara, amona goizean lanera, aitona arratsaldean lagunengana. Bizitzak "normal" jarraitzen du nonbait. Umearen bizitzak ez, ordea; goizean, aitonarekin etxean; arratsaldean, amonarekin etxean; asteazkenean, izebak jai zuen eta izebarekin; iluntzean, anai nagusiarekin jolasean; eta gauean, amatxoren ohera doa.
Bigarren frogan umeak positibo. Aztarnariaren deia:
- Esan iezaizkidazu umearen kontaktuak.
- Amona, aitona, izeba, anaia eta ni.
- Umea konfinatuta badago, nolatan egon da horrenbeste jenderekin? - haserre.
- Guk lanera joan behar badugu eta bizitzak aurrera jarraitzen badu, zer egin behar dugu?
Zazpi egun lehenago anbulatoriora deia. Medikuari baja emateko eskaera, umea amarekin bakarrik eta ahalik eta jende gutxienarekin egon dadin. Medikuaren erantzuna:
- Es que desde el viernes nos habeis llamado muchos padres pidiendo la baja y los de arriba nos han dicho que cerremos el grifo… Vosotros no estais confinados, el que esta confinado es el niño y tampoco estais enfermos.
Urteko oporrak gozatuta, lan hitzarmena goitik behera miatuta, sindikatuekin eta kristo guztiekin hitz eginda, irtenbide bakarra: aiton-amonak eta ingurukoak.
Katea oso luzea izan daiteke. Herriak du ardura, baina "cerrar el grifo" egin beharrean katea moztuko balukete ez al litzateke errazago izango?
Ez dugu babesik eta are gutxiago laguntzarik.