Azkoitiko Udalak eta Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) lankidetza hitzarmena sinatu dute, eta akordioari esker, 45.150 euroko dirulaguntza jasoko du taldeak 2021ean. Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak eta Jon Aldanondo UKTko lehendakariak izenpetu dute hitzarmena, eta han izan da Uxua Ostolaza taldeko kudeatzailea ere.
Dirulaguntzaren xedea da euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea komunikabideen bidez; hori dela eta, udaleko Euskara Sailak emango dio dirulaguntza UKTri. Urolako Komunikazio Taldea orain dela bi urte sortu zuten eskualdeko euskarazko hedabideek.