Sei eta zortzi hilabeteren artean saskibaloi kantxetatik kanpo egon beharko du Xabi Oroz Acunsa Gipuzkoa Basketeko jokalari azkoitiarrak. Joan den larunbatean, Donostiako Illunben jokatu zuen Acunsa Gipuzkoa Basketek UCAM Murtziaren aurka, eta partida azken laurdenean murgilduta zegoenean, min hartu zuen Orozek.
Atzo egin zizkioten azterketa medikuak, eta han ikusitakoaren arabera, eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren eta kanpoko meniskoaren haustura ditu jokalariak. Acunsa Gipuzkoa Basket taldeak jakinarazi duenez, gainera, 6-8 hilabetez egongo da jokalaria jokatu ezinda. Hori horrela, aurtengo sasoiari gelditzen zaiona eta datorrenaren lehen zatia galduko ditu azkoitiarrak.
Orozek sare sozialak baliatu ditu eskerrak emateko. "Oso eskertuta nago jaso dudan mezu jasagatik. Ondo nago eta itzuliko naiz", adierazi du saskibaloi jokalari azkoitiarrak.
Oso eskertuta nago jaso dudan mezu jasagatik. Ondo nago eta itzuliko naiz. ???? pic.twitter.com/mQSJGR8eMQ
— xabier oroz (@xabioroz7) April 26, 2021