Azken minutuetan egin die ihes Eibarren aurkako neurketak Anaitasunako neskei

Maialen Etxaniz

Partida bateko artxiboko irudia.

Atzo, larunbata, jokatu zuten Anaitasunako neskek Eibarren aurkako neurketa Txerloian. Gorrixek azken unera arte borrokatu zuten arren, Eibarrek mendean hartu zuen etxeko taldea, markagailuan 1 eta 2 gailenduta. 

Anaitasunako emakumeen lehen taldeak galdu egin zuen atzo, zapatua, Eibarren aurka jokatutako partida. Euskal Ligako neskek Txerloian jokatu zuten atzoko neurketa, baina etxean jokatu arren, Azkoitiko taldeak ezin izan zuen Eibar mendean hartu. Partida txukuna egin zuen Gorka Zubizarretak zuzentzen duen taldeak, eta neurketa parekatua izan zen arren, azken minutuetan partidak ihes egin zien Anaitasunako neskei, eta Eibar gailendu zen markagailuan, 1-2. Leire Ucinek sartu zuen etxekoen aldeko gola. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide