'Akira', 'Cuñados' eta 'Upsss 2' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Andoni Elduaien 2021eko apirilaren 21a

Ostiraletik astelehenera bitartean ohiko ordutegietan eskainiko dituzte hiru filmak herriko antzokian.

Datorren ostiraletik astelehenera bitartean, Akira, Cuñados eta Upsss 2 filmak eskainiko dituzte Azkoitiko Baztartxo antzokian. Ostiralean, 19:00etan, Akira filma emango dute, eta larunbatean, ordu berean, Cuñados filma ikusi ahal izango dute ikus-entzuleek. Igandean, bestalde, haurrentzako Upsss 2 filma emango dute 16:30ean, eta 19:00etan, Cuñados filma. Astelehenean –ikuslearen eguna– 19:00etan hasiko da Cuñados filma.

Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:

Akira filma

Cuñados filma

Upsss 2 filma

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide