Datorren astelehenetik ostiralera bitartean, apirilaren 12tik 16ra, oinezkoentzat itxita egongo dira Kale Nagusia eta Altzibar etorbidea tarte jakin batean. Altuna Portu Jauregi aurreko lanak direla eta egongo dira eremu horiek itxita. Oinezkoek Jausoro aldetik ibili beharko dute, anbulatorio aurreko zubiaren eta Altzibarko oinezkoen zubiaren artean. Besteak beste, zuhaitz baten erorketaren ondorioz hautsitako baranda eta espaloia berrituko dituzte Altuna Portu Jauregi aurrean.