Jon Andoni Martin argazkilari azkoitiarrak argazki erakusketa ireki du Azkoitiko Tta-kun tabernan. Antzinako kolodioi hezea teknika lantzen ari da azken hilabeteetan argazkilaria, eta zenbait azkoitiarri egindako erretratuak eseki ditu Tta-kun tabernako hormetan.
Guztira dimentsio handiko hemezortzi erretratu jarri ditu ikusgai Martinek. 50x50 zentimetroko dimentsioko erretratuak dira. Martinek duela hilabete gutxi azaldu zion Maxixatzeni kolodioi hezearen teknika zer den, eta argazkiak egiteko modua nolakoa den.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!