Aste Santuan ostegunetik ostiralera bitartean eskainiko dituzte filmak, Baztartxon

Andoni Elduaien 2021ko mar. 31a, 08:30

Datozen egunetan guztira lau film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian.

Aste Santuan ostegunetik astelehenera bitartean eskainiko dituzte filmak Baztartxo antzokian. Ostegunean eta ostiralean Berri Txarrak musika taldearen 'Ikusi Arte' bira oinarri duen eta Maria Lameirok zuzendu duen Dardara dokumentala ikusi ahal izango da herriko antzokian. Bi egunetako emanaldia 19:00etan izango da.

Larunbatean, 18:30ean, Zinetogram taldeak antolatutako Beginning filma eskainiko dute Baztartxon. Igandean, berriz, bi film eskainiko dituzte; 16:30ean, Barry, el Rey de la Disco haurrentzako filma emango dute, eta 19:00etan Los traductores filma. Astelehenean, ikuslearen eguna, berriz ere Los traductores filma ikusi ahal izango da antzokian.

Hona hemen film guztien aurrerapen bideoak:

Dardara dokumentala:

Beginning filma:

Barry, el Rey de la Disco filma:

Los traductores filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide