Txalonerrekan babes publikoko etxebizitzak sustatzeko, erakunde arteko hitzarmena izango dute hizpide udalbatzarrean

Andoni Elduaien 2021eko martxoaren 30a

Hamar puntu eztabaidatuko dituzte udaletxean ordezkaritza duten lau talde politikoek.

Bihar, hileko azken asteazkena, Azkoitiko Udalak martxoko udalbatzarra egingo du 19:00etan hasita, udaletxeko bilkura areto nagusian. Guztira, hamar puntuko gai zerrenda jorratuko dute biharko udalbatzarrean; izan ere, zerrendan 11 puntu lantzea aurreikusten bazuten ere, 8. puntua kendu egin behar izan dute "arazo juridiko bat" tarteko. 

Hona hemen martxoko udalbatzarreko gai zerrenda:

  1. Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
  2. 26. Oinartxo HEE-aren Plan Partzialaren bigarren aldaketaren behin betiko onespena.
  3. Eusko Jaurlaritza, Azkoitiko udala eta Azkoitia Lantzen, S.A.-ren arteko hitzarmenaren aldaketaren onespena, Azkoitiko 10. sektoreko, Txalonerreka, babes publikodun etxebizitzak sustatzeko.
  4. Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 1 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
  5. 2021eko Aurrekontuan onarturiko bigarren konpromiso kreditua bertan behera uztea, eta 1/2021 konpromiso kredituaren hasierako onespena.
  6. Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Zubiaurre-Elkargune Institutuko 1 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
  7. Azkoitiko Udalaren 2020-2022 dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketaren
    onespena.
  8. 2020-2022 dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketen eskumena eskuordetzea. (Ez dute eztabaidatuko)
  9. Azkoitiko Udala, Elkargune-Zubiaurre Institutua eta San Jose Egoitzaren 2020ko Aurrekontuaren likidazioaren kontuhartzailearen txostenen eta Alkatetza Dekretuen berri ematea.
  10. Aurrekontuari buruzko informazioa.
  11. Galde-erreguak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide