Perkusio hotsen erritmoan aritu dira Bizkargi eskolako ikasleak

Andoni Elduaien 2021ko mar. 27a, 18:10

Hamaika eratako abestien erritmoak eskaini zituzten neska-mutilek Elkargunean. Amaieran, gainera, ikus-entzuleak ere beren lanean jarri zituzten, eta eskuekin markarazi zieten erritmoa.

Bizkargi musika eta dantza eskolako perkusio ikasleek entzunaldia eskaini zuten atzo, ostirala, Elkarguneko 'Herriko Plaza' aretoan. 2020-2021 ikasturteko bigarren hiruhilekoa ixteko antolatu zuen Bizkargi eskolak entzunaldia. Besteak beste, abesti herrikoiak, Robert B. Shermanen doinuak, Peter O'Gormanenak eta Steven Greenberrenak eskaini zituzten ikasleek, Elkargunean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide