Euskadi Lagunkoia programako herrietako arduradunarekin elkartu dira Azkoitia Lagunkoiako kideak

Andoni Elduaien

Udaletxean egin dute gaur goizean bilera Azkoitiko lantaldeko kideek eta programako herrietako arduradunak.

Azkoitia Lagunkoiako kideak eta Mertxe Zubillaga zein Janire Igoa Azkoitiko Udaleko zinegotziak Ainara Tomasena Euskadi Lagunkoia programaren herrietako arduradunarekin bildu dira gaur, asteazkena. Euskadi Lagunkoia egitasmoaren balorazio partekatua egiteko eta urrats berriak zehazteko elkartu dira udaletxean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide