Azkoitiko Sare Herritarrak etzirako, martxoak 26, jarri du hitzordua martxoko azken ostiraleko elkarretaratzea egiteko. Ohi bezala, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen defentsarako kontzentrazioa egingo dute herriko plazan, 19:30ean hasita. Plataformako kideek eskubideen aldeko kontzentrazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.