Bizkargi eskolako perkusio ikasleek entzunaldia eskainiko dute ostiralean, Elkargunean

Andoni Elduaien

18:00etan hasita, Elkarguneko 'Herriko plaza' aretoan eskainiko dute entzunaldia ikasleek.

Bizkargi musika eta dantza eskolako perkusiozko musika tresnen ikasleek entzunaldia eskainiko dute ostiralean, martxoak 26, Elkarguneko 'Herriko plaza' aretoan. 18:00etan hasiko da entzunaldia, eta hogei ikasle inguruk era guztietako abestiak eskainiko dituzte beren instrumentuekin.

2020-2021 ikasturteko bigarren hiruhilekoa ixteko antolatu du Bizkargi eskolak entzunaldia. Besteak beste, abesti herrikoiak, Robert B. Shermanen doinuak, Peter O'Gormanenak eta Steven Greenberrenak eskainiko dituzte neska-mutilek Elkargunean.

Hona hemen ostiraleko entzunaldiaren zerrenda:

Aurreko egunean, martxoak 25, barne entzunaldiak egingo dituzte biolin eta akordeoi ikasleek; izan ere, ikasleen artean egingo dituzte entzunaldiak. Bideoak grabatu eta ondoren sareetan zabalduko dituztela jakinarazi du Bizkargi eskolak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide