Berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka egingo dute asteazkenean

Andoni Elduaien

09:30etik 13:30era bitartean, berreskuratutako liburuak eta diskoak erosteko aukera egongo da herriko plazako arkupeetan.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta, berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka egingo dute etzi, asteazkena, herriko plazako arkupeetan. Azkoitiarrek etxean dituzten liburuak eta diskoak utzi ahal izango dituzte bertan, baina azokan bertan dauden aleak erosteko aukera ere izango dute. 09:30etik 13:30era egingo dute berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka solidarioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide