Maxixatzenek Errigoraren udaberriko kanpainako produktuekin osatutako bi otarre zozkatu ditu zozketan parte hartu duten Maxixatzeneko bazkideen artean. Zozketaren irabazleak Mila Irazoki eta Fernando Iraeta izan dira; argazkian, Irazoki bera eta Iraetaren senide bat agertzen dira jasotako sariarekin.
Errigoraren udaberriko kanpainak oraindik ere martxan jarraitzen du, Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura lelopean. Oliba-olio birjina estra, arroza, pasta eta kontserbak eskatzeko epeak zabalik jarraitzen du, martxoaren 24ra bitartean. Eskaerak Errigoraren webgunearen bidez zein telefonoz egin daitezke (errigora.eus webgunean edo 848 87 12 23 telefono zenbakian). Azkoitian Hizkin, Lujanen eta AEKn eskuratu ahalko da informazioa, baina eskaerak webgune eta telefono bidez egin beharko dira. Banaketa, berriz, azoka plazako lokalean egingo dute, ondoren.