Bertsoa paperean

Martxoak 8

Onditz Alberdi 2021ko mar. 8a, 10:00

Onditz Alberdi Gogortzak martxoko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak.

Gaia: Martxoak 8

Doinua: Eserlekua.

Egilea: Onditz Alberdi Gogortza

Martxoak 8 egun indartsu
eta egun nabarmena.
Azken urtetan aldatzen joan
da pixkanaka hau dena.
Oraindik ez da guztiz aldatu
hori da gure problema.
Atera zure onena,
ez galdu itxaropena,
borroka hon(e)tan egin dezagun
gure oihurik ozenena,
gaur garenetik irtengo baita
bihar izango garena.

 

Mundu batean sarri bereizten
ditugu beste bi mundu.
Berdintasuna lortu nahi dugu
hori da gure helburu.
Etxeratzean beti ez gara
sentitzen horren seguru,
gure kezka ta apuru
bihurtzen da gure gudu.
Gauza guztiak neurri berera
parekatu nahi ditugu,
maiz zapalduak izanagatik
zutik jarraitzen baitugu.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide