Azkoitiko azokaz iritzia jasotzeko galdetegi bat jarri dute martxan

Julene Frantzesena 2021ko mar. 11a, 09:51

Azkoitiko azokako irudi bat.

Tokian tokiko azokak indartzea xede, Gipuzkoako Azoken Sarea eratzea nahi dute, eta Azkoitiko azokak nahiz Gipuzkoako beste hamabost udalerritako azokek parte hartu dute proiektuan. Azokari buruzko iritzia jasotzeko galdetegia martxoaren 31 bitartean erantzun ahal izango da.

Landaola Gipuzkoako azokak dinamizatzeko egitasmo bat ari da sustatzen, Elika fundazioaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta hainbat udalen babesarekin. Tokian tokiko azokak indartzea xede, Gipuzkoako Azoken Sarea eratzea nahi dute, eta Azkoitiko azokak nahiz Gipuzkoako beste hamabost udalerritako azokek parte hartu dute proiektuan.

Azkoitiko azokaren egungo errealitatea ulertzeko eta premia nagusiak edo nahiak ezagutzeko, azokaren ardatz diren eragileen iritzia jaso nahi dute. Horregatik, eta azokari balioa emateko, Azkoitiko bizilagunei galdetegi bat betetzeko deia egin dio udalak. Martxoaren 31 bitartean izango da galderei erantzuteko aukera, honako lotura honetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide