Eskualdean ehunka herritarrek parte hartu dute Martxoaren 8ko ekintzetan

Erlo Telebista 2021ko mar. 9a, 08:31

Atzo, Martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izan zen. Azkoitiko Sostenipe talde feministak elkarretaratzea egin zuen 19:00etan Azkoitian, Dena aldatu, sistema arrakalatu lelopean. Euskal Herriko mugimendu feministak egindako deiarekin bat eginez, burujabetza feminista eta antiarraztista mugarri dituztela aldarrikatu zuten. Sostenipek egindako deiari erantzunez, herritar asko elkartu zen herriko plazan.

Talde feministak nabarmendu zuen pandemiak "zaintza krisia" eragin duela. Era berean, "kapitalismoaren zapalkuntza" salatu zuten kontzentrazioaren amaieran. Azkoitiko elkarretaratzea ez zen izan Urola Kostako deialdi bakarra. Eskualdeko ia herri gehienetan egin zituzten ekintzak M8ari lotuta, batzuk isilak eta besteak zaratatsuak. Hona hemen Erlo Telebistak eskualdeko herrietan jasotako irudiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide