Ikasle Abertzaleek deituta, M8aren edo Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren bueltako elkarretaratzea egin dute gaur goizean Azkoitia BHI ikastetxean. 11:00etan hasita, Emakume langileon interesen defentsan, ikasleok antolatu lelopean egin dute kontzentrazioa.
Dozenaka ikasle eta irakasle elkartu dira eskolako atarian. Egungo osasun neurriak tarteko, lerro luzeetan banatuta egin dute elkarretaratzea. Elkarretaratzea amaitzeko, testu bat irakurri dute, eta amaieran txalo artean itxi dute kontzentrazioa. Ondoren, hitzaldia egin dute eskolako pilotalekuan. Emakume langileen despolitizazioa, emakumeen soldatapeko lana eta sexualizazioa izan dituzte hizpide.